Belarrion! eta Hitzon! kanpainaren hasiera Zaragueta herri eskolan

DV ORIO.

Aurtengo Euskararen Egunarekin batera, bihar bertan, abenduak 1, Hitzon! eta Belarrion! kanpaina abian jarriko dira Orioko Zaragueta Herri Eskolan. Bertan, irakasle guztiek eta guraso talde batek Hitzon! txapa soinean eramango dute 10 egunetan. Helburua, lehen hitza beti euskaraz egitea izango da, jendeak gaztelaniaz erantzuten badu ere. Ohitura honekin hizkuntzaren erabilera sustatzea eta areagotzea izango da helburu. Bestalde, Belarrion! txapa eramango duten, guraso batzuk euskaraz hain trebaturik ez egon arren, etengabe euskaraz entzutea izango da beraien zeregina.

Iaz bezala,'Euskaraz eta kitto' erronka abian izango dute Zaraguetan. Bertan, esan bezala, eskolako gurasoek eta langileek hartuko dute parte euskara sustatzeko eta lau haizetara zabaltzeko asmoarekin. Irakasle guztiak Hitz-on izango dira eta bihar, ostirala, arratsaldeo 16.00etan elkartuko dira eskolako sarreran txapak banatu eta argazkiak ateratzeko.

Zaraguetak, besteak beste, euskaraz 40 urte betetzen dituen honetan horma-irudia osatuko da 40 argazki handiekin eta leloarekin. Kantu saioa ere eging dute goizetik, eta arratsaldez filmak eskainiko dira Lehen Hezkuntzako haurren gela bakoitzean. Bestalde, Haur Hezkuntzakoek, gurasoekin IKE jolasak egingo dituzte eskolan eta ondoren, liburu truke azoka jarriko da eskolako atarian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos