Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kokapena eta planoak. Beilatokiaren proiektu berria oso aurreratua dago goiko irudietan ikus daitekeen bezala. AMAXKAR
Beilatokia hilerriaren atarian egingo da

Beilatokia hilerriaren atarian egingo da

Udalak bere garaian beilatoki bat egiteko asmoa azaldu zuen eta orain aurkeztu dute proiektu berriaHerritarrak zerbitzua bera ondo ikusten zuten, baina kokapenarekin ez zeuden ados

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 12 de noviembre 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak aste honetan jakitera eman du prentsaurreko batean beilatokia egiteko asmoa dagoela eta hilerriaren atariko lurretan kokatuko dela.

Aurkezpen ekitaldian azpimarratu zuten zerbitzu hau ondo ikusia zegoela getariarren artean baina kokapen berri bat eman behar zitzaiola, «beilatoki-zerbitzuaren proiektua aurkeztu genuenean, jabetu ginen herritarrek zerbitzua bera ondo ikusten zutela, baina kokapenarekin ez zeudela ados. Horrenbestez, gure erronka izan zen kokapen berri bat aurkitzea, eta aldi berean, kokapen berrirako proiektua garatzea».

Helburu horrekin antolatu zuten aurkezpena, «proiektu berria aurkeztera gatoz eta beilatokiaren lanak egiten hastekoak direla adieraztera», aurreratu zuten. Beilatokia hilerriaren atariko lurretan kokatuko da. «Kokapen berria dela eta, proiektuari beste dimentsio bat emateko aukera izan dugu, eta horrekin batera, hainbat hobekuntza txertatu ditugu», esan zuten udal ordezkariek.

Proiektua zehaztuta

Proiektua dagoeneko zehaztuta dago. Beilatokiak 70 m2-ko azalera hartuko du, guztira, eta bertan, bi itxarongela eta hildakoentzako kapera bat jartzeko leku erosoa izango da. Horrez gain, zerbitzu berri honi esker, hileta zibilak egiteko gune egokia ere izango da aurrerantzean. «Horrekin lotuta, Udaletik adierazi nahi dugu parte-hartzezko prozesu baten bidez hileta zibilen ordenantza egiteko konpromiso betea dugula», argitu dute eta denen parte-hartzea beharrezkoa izango dela hau aurrera ateratzeko.

Beilatokia eraikitzeko lanak Erosotegi eraikuntza-enpresak egingo ditu, eta hiru bat hilabete iraungo dute. Esleipena 132.180,42 eurokoa izan da. Bestalde, kudeaketari dagokionez, bi aukera aztertu dira: beilatokia kontzesio bidez esleitzea edo Udalak zuzenean kudeatzea. Hala ere, erabaki hori ez dago erabat Udalaren esku.

Tamalez, «proiektuaren dimentsio berriagatik eta batez ere leku aldaketagatik Jaurlaritzak ez du bermatzen hasiera batean esleitutako laguntza ekonomikoa». Honen aurrean «azken urteetan Udalak lortutako oreka ekonomikoari esker, honelako inbertsioak mailegurik eskatu gabe, baliabide propioekin, finantzatzeko ahalmena dugu», azalduz amaitu zuten beilatokiaren aurkezpena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios