BBCko euskararen inguruko artikulu batean Getaria aipatzen dute

Portua. Erdi Aroko herri arrantzaletzat jotzen du idazleak.
Portua. Erdi Aroko herri arrantzaletzat jotzen du idazleak. / AMAXKAR

'Europako hizkuntza zaharrenaren misterioa' du izenburua eta egileak euskara lehen aldiz Getarian entzun zuela dio martxoko egun euritsu batean

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Anna Bitong kazetariak euskarari buruzko artikulu interesgarri bat argitaratu du Erresuma Batuko telebista publikoaren webgunean. Bertan, martxoko egun batean Madrildik zetorrela Getarian geratu zela kontatzen du eta kale estu batean zegoela ikatz parrilla sutan eta txinparta artean bi gizonen arteko solasaldia entzun zuela dio.

Inoiz entzun gabeko hizkuntza bat zela ohartu eta bere inguruan gehiago jakitea erabaki zuen. Baina aipagarria da Getariako informazio interesgarria azpimarratzen duela. Erdi Aroko herri bat bezala deskribatzen du, arrantzalea, hondartzez eta mahastiz inguratua eta aipatzen du baita bertako semea zela munduari lehen bira eman ziona, Juan Sebastian Elkano. Euria egiten zuen egun hartan baina berari Getariaren edertasunak eta bere kaleetan en-tzundako hizkuntza ezezagunak (euskarak) atentzioa deitu zion eta zerbait gehiago jakin behar zuela desagertzeko zorian zegoen antzinako hizkuntza horren inguruan.

Horrela,' The Mysterious Origins of the Europe's Oldest Language (Europako hizkuntza zaharrenaren misterioa') izenburupean Pello Salaburu Euskara Institutuaren zuzendari eta Euskaltzaindiko kide dena elkarrizketatzen du. Euskaldunek hizkuntza bizirik manten-tzeko egindako lana goraipatzen du Anna Bitong kazetariak, batez ere frankismoaren garaian erabiltzea debekatuta egon zenean.

Artikuluan Getariaz hitz egiteaz gain, Bilbo ere udan bisitaldi bat egiteko txoko bezala aipatzen du. Artikulua BBCren webguneko bidaiarientzako sailean (travel) irakur daiteke, zehazki hemen aurkituko du ikusi nahi duenak: www.bbc.com/travel/story/20170719-the-mysterious-origins-of-europes-oldest-language.

Temas

Getaria

Fotos

Vídeos