Bazterrak ederki zuritu ziren atzokoan Aizarnazabalen

Aizarnazaalgo zuritutako Saiatz auzotik ateratako irudi bat. /  DV
Aizarnazaalgo zuritutako Saiatz auzotik ateratako irudi bat. / DV

DV AIZARNAZABAL.

Goizeko 8:00ak pasatxoan hasi ziren elur maluta lodiak erortzen eta goizeko hotzberoa ere zero azpitik berehala jarri zitzaigun; itxura polita hartu zuten herriko txoko ezberdinek eta umeek ere ederki asko pasa zuten elurrarekin jolasean.

Azkar etorri zaigu elurtea aurten; herriko aiton-amonen hitzetan, inoiz ez dute ezagutu abenduko lehen egunetan horrelako elurterik inguruetan, bai Gabon garai inguruan edo errege egun bueltan, eta noski otsaila eta martxoan, baino inoiz ez hain goizo. «Gure sistemako eguraldia aldatzen ari den seinale da hori», azpimarratzen zuten atzo.

Euskararen eguna

Igandez izango da aurten euskararen eguna; udaletxetik euskal kantekin girotuko da herria eta honela gogoratuko da egun hau. Euskara gure eguneroko bizitzan erabiltzea izango litzatekeela ospakizunik ederrena gogoratu nahi da.

KZGuneko begiralea

Astelehen honetan, hilak 4ean izango da hilabete honetako KZguneko begiralearen bisita eguna goizeko 11:15-arratsaldeko 13:00etara bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos