Banderen bedeinkazioa egingo da bihar eguerdian

Collagea. Osatu du elkarteak Kontxan irabazitako 32 banderekin. /
Collagea. Osatu du elkarteak Kontxan irabazitako 32 banderekin.

DV ORIO.

Banderen bedeinkazioa egingo da bihar eguerdian, 13:00etan elizan. Ekitaldi xume bat izango da eta bertan 2008tik 2017ra, Orio Arraunketa Elkarteak lortutako 160 banderen bedeinkazioa egingo da elizan.

Lehendabizi, Arraraunetxetik plazara oinez etorriko dira arraunlariak banderak gainean dituztela, plazan elkartu eta elizara igoko direlarik.

Elizako bedeinkazioaren ondoren, eguraldiak laguntzen badu, banderak udaletxeko balkoian zintzilikatuko dira, nahiz euria egiten badu, ikusi beharko, kanpoaldean jarrita, euriak kalte handia egin dezakete eta telazko erlikia hauei. Ondoren, bazkaria izango da Karela kiroldegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos