Banda zabala landa eremuetara eramateko bilera egingo da gaur Udal Elkartean

DV GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Urkomeren laguntzarekin, bailarako landa eremuetara banda zabala eramateko proiektua martxan jarri nahi du.

Auzotarrei proiektuaren berri emateko eta beraien interesaren berri jaso ahal izateko, bilera irekia egingo da gaur asteartea, hilaren 5a, eguerdiko 12:30ean Urola Kostako Udal Elkartean.

Helburua da, herri gunetatik aldenduen dauden lekuetara 100 MB-eko seinalea banatzea, herri gune eta landa eremuen arteko haustura digitala ahalik eta txikiena izan dadin.

Gaia benetan da interesgarria landa eremuan bizi diren guztientzat beraz gonbitea luzatzen zaie gaur bertaratu eta informazioa jasotzera.

Fotos

Vídeos