Bamberger Symphoniker azaroak 9an Kursaalean

Jakub Hrusa zuzendaria./
Jakub Hrusa zuzendaria.

Alemaniatik datorren orkestra sinfonikoak Jakub Hrusa izango du zuzendari

DV GETARIA.

Babieratik etorriko dira Donostiara Bemberger Symphoniker orkestra sinfonikoko partaidean Jakun Hrusa zuzendariaren esanetara. Eurekin arituko da baita Viktoria Mullova errusiarra biolinarekin. Mundu osoan zehar ematen dituzte kontzertuak, aurten Espainiara etorri dira hainbat emanaldi eskain-tzeko asmoarekin eta datorren urtean Japoniara joateko asmoa dute Bambergen egoitza duen orkestrak.

J. Sibeliusen biolinerako kon- tzertua eta B. Smetanaren 'Nire aberria' (1-4 zenbakiak) eskainiko dituzte Kursaaleko aretoan azaroak 9an, iluntzeko 20:00etan hasita. Bai Sibeliusek, bai Smetanak, nazionalismo musikalarekin oso harreman estua zuten estiloak garatu zituzten, finlandiarra lehen kasuan eta txekiarra bigarrenean. Smetana txekiar musikaren aitatzat hartzen da, eta, hala, 'Nire aberria' poema sinfonikoak musikalki irudikatzen ditu herri honen historia, elezaharrak eta paisaiak. Sarrerak prezio ezberdinak dituzte 50 / 40 / 32 / 26 / 12 eurokoak aurki daitezke. Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek sarrerak 3 eurotan izango dituzte.

Fotos

Vídeos