Baltsa txapelketak 7. edizioa beteko du

Uretan. Dike berritik Altxerrira joan behar dute. / AMAXKAR

Abuztuak 8an egingo da eta 3a bitartean izena eman daiteke

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Salbatore Jaien barne, Gazte Asanbladak antolatuta, 7. Baltsa Txapelketa burutuko da, dike berrian hasi eta Itxas Etxean amaituz, beraz uretako zatiari oinezkoak jarraituko dio.

Kontutan hartu baltsa bakoitzean gehienez 8 lagun sar daitezkeela eta gutxienez 12 urte behar direla izan. Uretako ibilbidean, Amabirjinan atzeko aldetik kide batek igo eta aurreko aldera salto egin beharko du baltsako kideekin elkartuz jarraian. Altxerrin, uretatik atera eta zerbait jan beharko dute kide guztien artean.

Bukatzeko oinez baltsa eta guzti Itxas Etxeraino joan beharko dute partaideak. Baltsak eskuz eginak izan behar dute eta amaitutakoan baltsak tindategi azpian utzi behar dira (erabilitako materiala sailkatuta) edo norberak berea gorde egin dezake.

Hau betetzen ez dutenak deskalifikatuak izango dira eta hurrengo urtean ezin izango dute parte hartu lasterketa honetan.

Sari banaketa txosnetan izango da eta sariak honakoak; baltsa azkarrenari, bandera, kamiseta eta 2na trago txosnan emango zaizkio; originalena edo politenari, kamiseta eta 3na trago; eta Amabirjinetik salto ikusgarriena egiten duenari, kamiseta eta 2 trago txosnetan. 18 urte berakoei alkohola ordez beste sari bat emango zaie.

Proba abuztuak 8an egingo da, asteartea, arratsaldeko 17:30ean hasiko delarik. Aurrez, 17:00etan dike berriko esplanadan egon behar dute partaideak euren baltsekin. Apuntatzeko abuztuak 3a bitartean epea zabalik egongo da eta nahikoa da telefono zenbaki honetara deitzea 630 870 662 (Ion).

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos