Balenziaga kaleko San Juan danborradaren entseguak hastear

Balenziaga kaleko lagunak iazko danborradan. / AMAXKAR
Balenziaga kaleko lagunak iazko danborradan. / AMAXKAR

Hiru saio izango dira, gaur lehena eta beste bi datorren astean

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Datozen ekainak 23 eta 24an, San Juan festak ospatuko dituzte Balenziaga kalean eta jaien barne urteroko danborrada egingo da San Juan bezperan iluntzean hasi eta suaren inguruan amaituz.

Festetako antolakuntzan lanean dabilen komisioak deia luzatu du danborradan parte hartu nahi duten guztiak entseguetara hurbil daitezen eta hiru egunetan Iturzaeta Herri Eskolako atarira joan behar dute. Lehen eguna gaur izango da, osteguna, bigarren saioa berriz hilak 19an, datorren asteartean, eta azken entsegua hilak 21ean, osteguna hau ere. Ordutegiari dagokionez gaueko 21:00etan hasiko dira eta 22:00ak inguruan amaituko. Antolatzaileek zera adierazi dute, «ohikoa dugunez, danborrada ekainaren 23an izango da, gauez, suaren inguruan bukatuz eta 14 urtetik gorako herritar denak gonbidatu nahi ditugu, blusa zuriak zein kasaka urdinak jantzi eta bertan parte hartzera. Horretarako entseguetara agertu besterik ez dute egin behar». Jakina animatu eta parte hartu San Juan danborradan.

Temas

Getaria

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos