Balenciaga Museoak espazio bat ireki du bertako diseinatzaileentzat

Hautatuak. Sei diseinatzaileren lanak ikus daitezke. / AMAXKAR
Hautatuak. Sei diseinatzaileren lanak ikus daitezke. / AMAXKAR

Sei proposamen aukeratu dira eta urte amaiera bitartean eremu bat izango dute erakusketarako eta salmentarako

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Criatóbal Balenciaga Museoak eta bertako denda-zerbi-tzuaren esleipena duen enpresak deialdi ireki bidez aukeratutako artistak Museoko gune komertzialean egongo dira sei hilabetez, atzo zabaldu zenetik abenduaren amaiera bitartean.

Proposamenen artean, gure inguruan artisauen eran egindako zapiak, poltsak, bitxiak, aterkiak edota arropak daude, besteak beste. Aurkeztutako 25 eskaeretatik, bost sor-tzaile gipuzkoarren eta arabar baten proposamenak hautatu dira. Atzoko aurkezpenean, Miren Vives zuzendariak azaldu zuenez, «oraingoz, proiektu pilotua da, baina, berau amaitu eta ebaluatu ondoren, ekimen egonkor eta luzagarria izatera heldu daiteke». Aurten, Museoaren egitarauaren gaia Cristóbal Balenciagaren dimentsio enpresarialaren ingurukoa izango da, bai eta dimentsio sortzailearen ingurukoa ere, bere lehen negozioaren 100. urteurrenean. Ekimen honekin, zubiak eraiki nahi dira, gaur egungo sorkuntzarekin bat egiteko eta arlo horri ikusgarritasuna emateko.

Aukeratutako proposamenen ordezkaritza izan zen atzo Museoan. Denak oso pozik azaldu ziren CBM-k egindako proposamen honekin eta hautatuak izatearekin. Urte amaiera bitartean aurkitu ahal izango diren lanen egileak ondorengoak dira; Tulaytelmo, Slowbag, Isabel Zapardiez, Gabriela Muñagorri, BOX San Sebastián eta Idoia Lizeaga.

Mendi irteera

Otzaurte-Aratz-Zegama ibilaldia egiteko aukera izango dute datorren igandean osteguna baino lehenago izena ematen duten mendizaleak Turismo Bulegoan (943 140 957). Irteera 7:00etan, 18 kilometroko luzera eta 5,5 orduko iraupena.

Temas

Getaria

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos