Balenciaga Museoak bisitarien kopuruan %14ko igoera izan du

Balantzea. Denis Itxaso eta Miren Vives emaitzak ematen. Ondoan, Elisa Palomino aholkularia. /  AMAXKAR
Balantzea. Denis Itxaso eta Miren Vives emaitzak ematen. Ondoan, Elisa Palomino aholkularia. / AMAXKAR

2018 ekitaldiari 1,6 milioi euroko aurrekontu zenbatetsiarekin aurre egingo dio museoak, ekarpen publikoaren %4ko gehikuntzarekin2017an 51.300 bisitari izan zituen eta hezkuntza programetan %30eko igoera

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Cristóbal Balenciaga Museoak aste honetan 2018rako prestatu dituen ekimenak jakitera eman ditu baina aurrez atzera begirada bat bota eta 2017ko datuak aztertu ditu. Datu oso baikorrak izan dituzte eta horrek hasi berri dugun urteari begira aurrekontu igoera bat ekarri dio.

2018 ekitaldiari 1.646.000 euroko aurrekontu zenbatetsiarekin aurre egingo dio museoak, eta bertan nabarmentzekoa da % 4ko gehikun-tza ekarpen publikoetan (1.213.000 euro guztira).

Oraingo ekitaldi honek 2017ko emaitza onak ditu abiaburutzat. 51.300 bisitari etorri dira Getariako museoko erakusketetara, hau da, aurreko urtea baino %14 gehiago, eta %30eko batez besteko gehikun-tza museoko hezkuntza-programaren proposamen desberdinen erabiltzaileetan.

Atzerritarren presentzia

Bisitarien jatorriari dagokionez, datuen arabera, nabarmena da publiko atzerritarraren presentzia (guztizkoaren %40), aurreko urteekiko gehitu egin dena, eta horien artean nagusitzen dira publiko frantsesa (bisitari guztien %20 nazionalitate horretakoak izan dira), estatubatuarra (%5), britainiarra (%4) eta alemana(%2).

Tokiko (EAE) publikoa museoko bisitari guztien %42 izan da (Gipuzkoa %23, Bizkaia %15 eta Araba %4); beste erkidego batzuetako publikoa, berriz, bisitari guztien %58 izan da. Erkidego igorle nagusien artean hauek nabarmentzen dira: Madril (bisitari guztien %10), Katalunia (%8), Nafarroa(%7), eta Valen-tziako Erkidegoa (%5), Aragoi eta Asturias (%3).

Bisitarien kopurua handitu izana, Gipuzkoako turismoaren joera faboragarriaz gain, bat dator Rachel Mellon-en bildumari buruzko urteko erakusketak (aurtengo urtarrilaren amaierara arte zabalik) izan duen oihartzun handiarekin, Donostian Balenciagaren tailerra ireki zeneko mendeurrenaren ospakizunarekin, eta horrek berekin ekarri dituen aurkezpenekin Madrilen eta Parisen.

2017ko ekitaldian hauek izan dira nabarmentzekoak diren beste alderdi batzuk: Cristóbal Balenciaga Museoa I. Uda Eskolaren irekiera, EHUren, Donostia Sustapenaren eta Kutxa Fundazioaren lankidetzarekin; museoaren presentzia Google edukien 'We wear culture' plataforman, hiru erakusketa digitalekin eta nazioarteko ikusle-kopuru handiarekin; modan espezializatutako nazioko eta nazioarteko hezkuntza-erakundeekin sinatutako lankidetzarako hitzarmenak; tokiko diseinuari eskainitako gunearen irekiera arrakastatsua, eta programa baten garapena Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, hezkun-tza-premia bereziak dituen publikoari zuzendua.

50 urteko ondarea

Aurten, 2018an, Ondarearen Europako Urtean, Cristóbal Balenciaga Museoak hausnarketa bat egingo du Getariako sortzaile ospetsuaren obrak osatzen duen ondarearen balioari buruz.

Izan ere, 1968an, duela 50 urte, erretiroa hartzea, zituen etxeak ixtea, eta bere ibilbide profesionalari eta bere ziklo sortzaileari azkena ematea erabaki zuen Balenciagak, mende-erdiko ibilbidea, alegia, Donostian aurreneko atelierra 1917an ireki zuenetik, bere lankideek zioten errespetuak eta nazioarteko goi-mailako joskintzan lortutako goren mailak bermatua.

Saloietako eta tailerretako jarduna amaitzen den unetik, azkeneko bilduma aurkezten denetik, Balenciagaren sorkuntzak euren balio materiala eta sinbolikoa gainditzen hasten dira modako jantzi diren aldetik (iragankorrak, definizioz) ondare bihurtzeko.

Hala hasten dira lehenengo bildumak eratzen eta mundu osoan zehar hainbat erakusketa antolatzen. Horregatik, orain, Cristóbal Balenciaga Museoak aurkezten duen programazioak Jostunaren lanaren ondare-alderdi hori ikusgai jartzea du helburu, baita orain duen indarraldiaren eta jostunaren legatuaren inguruan hausnarketa bat egitea ere.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos