'Balenciaga. Iraultza eta legatua' jostunaren ondarea

Martxoan hasi eta datorren urteko urtarrila bitartean ikusgai izango da 'Balenciaga. Iraultza eta legatua' izeneko erakusketa nagusia. Jostunak bere lanaren ondoz ondoko etapetan izan zuen eboluzioa erakutsiko diguna. Hala, erreferentziazko erakusketa bat izan nahi du Cristóbal Balenciagak eraikitako ondarea sakonetik ulertu eta ezagu-tzeko: nondik abiatzen da, zer ekarpen egiten du bere garaian, eta zer transmititzen digu gaur. Erakusketak museoko 900 m2 hartuko ditu 2018ko martxoaren 23tik 2019ko urtarrilaren 27ra arte, eta 90 jantzi-pieza hartuko ditu barnean, sortze-prozesuaz hitz egiten digutenak. Horietatik 30 museoan aurretik ikusgai jarri izan ez direnak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos