Babexa Dendari Elkarteak banatu ditu gabonetako kanpainako sariak

Izarri. Babexako okindegia./
Izarri. Babexako okindegia.

Errege egunean egin zuten zozketa herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean, Nekaturreko 4 bono eta erosketa txartelak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Babexa Getariako Dendarien Elkarteak bezeroak zoriondu nahian gabonetako kanpaina berezi bat burutu du. Bezeroak erosketak egiterakoan txarteltxo bat bete dute izena eta telefonoa jarriz eta Errege egunean 13:00etan egin zen zozketa. Bi helburu nagusirekin egin zen Gabonetako zozketa berezi hau, alde batetik urte osoan bezero izan dituzten herritarrei eskertzeko eta bestetik gogora arazteko denei herriko merkataritza bultzatu beharra dagoela herri bizia eduki nahi izan zuten.

Zozketa berezi honetako sariak bikainak izan dira, alde batetik, lau nekatur bono banatu dira, nekazalturismo eta landa-etxetara asteburu pasa joateko.

Bestetik, 50 euroko 14 opari txartel banatu ziren herriko dendetan nahi den gauzetan gastatzeko.

Sarituen zerrenda Izarri okindegian jarri zuten zozketa egin bezain laster eta ondoren ezagutuko ditugu Babexako Gabon kanpainaren barne sarituak izan diren bezeroak. Horrela, Nekaturreko lau bonoak Agustin Ucin, Mª Karmen Manterola, Aitor Jimenez eta Anteroren-tzat izango dira.

Erosketa txartelak berriz ondorengoentzat; Ayala Frias (Amona Maria), Itziar (Cetaria), Xabier Eizagirre (Elkano arraindegia), George (Eroski Aliprox), Oier Iribar (Eugenio aseguruak), Juanita Otegi (Glu Glu), Alaitz Labaka (Harritarte), Alma Sanchez (Izarri), Mª Jose Ucin (Maisor), Imanol Mingo (Nieves arraindegia), Begoña (Parafarmazia Maider), Mertxe Otamendi (Sahatsa), Jessica Adrian (Salanort) eta Ana Rosa (Sopas argidenda). Irabazle guztiei zorionak eta bezero guztiei urteberri on Babexaren izenean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos