Azpeitiko festen inguruko erakusketa izango da Hazparnen

Azpeitiaren eta Hazparneren senidetzearen 30. urteurrenaren harira, Argazki Elkarteko hainbat kidek urteetan zehar festetan hartutako irudiekin osatutako erakusketa ikusgai izango da Hazparneko Pierre Espil Mediatekan. Hilaren 15etik 30era irekiko ditu ateak erakusketak. Bi herrietako artisten eta kultur eragileen elkartrukatzea sustatzeko helburuarekin antolatu dituzte halako ekintzak Hazparne eta Azpeitiko Udalek. Aurrez, hazpandarrak izan ziren Sanagustin kulturgunean bertako sei margolariren lanak erakutsi zituztenak. Irailaren 23an, senidetzea ospatzeko festa ospatuko da Hazparnen eta Udalak autobusak ere antolatu ditu bertaratzeko.

Fotos

Vídeos