Zortzi proiektu bultzatuko dira aurten sorkuntza bekaren bitartez

Beka jaso duten bost proiektuko, Udaleko eta Kultur Mahaiko ordezkariak.
Beka jaso duten bost proiektuko, Udaleko eta Kultur Mahaiko ordezkariak. / E.A.

Iaz sortu zuten diru-laguntza Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean Proiektu bakarra bota da atzera «sormen prozesu batekin hainbesteko lotura ez zuelako» eta 12.000 euro banatu dira gainerakoen artean

ELI AIZPURUAZPEITIA.

«Sortzaile berriak sortu, sormen lanak sustatu eta bultza-tzeko» helburuarekin abiatu zen iaz, Sorkuntza Beka. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak, elkarlanean, ipini zuten martxan.

Lehen deialdi hartan hamar proiektu aurkeztu ziren, eta epaimahaiak hala erabakita bost lagundu ziren diruz. Bekaren arrakasta ikusita, aurten, dirua bikoiztu da, eta 12.000 euro banatu dituzte.

Korosagasti proiektua
Baserrian gertatutakoak islatuko dituen filma. Asier Sustaeta. 2.731 euro.
Film laburra
'I feel happy'. Yuri Agirre. 2.000 euro.
'Peto petue'
Azpeitian erabiltzen diren hitz eta esaeran ilustrazioak. Olatz Aguado. 1.750 euro.
Azpeitiko baserriak eta emakume baserritarrak industrializazio garaian
Ikus-entzunezko dokumentala. Lorea Segurola. 1.500 euro.
Ekain Txou
Pailazo ikuskizuna. Ekain Ibarguren. 1.500 euro.
Erokomeri CD-a
Maialen Bastida. 1.000 euro.
Trini Fox Diskoa
Gilen Aldalur. 1.000 euro.
Pintura Proiektua
Irune Aramendi.519 euro.

Artisten imajinazio eta irudimenetik sortutako musika, pintura, eskultura, literatura, antzerki, komiki, soinu konposizio, ikus- entzunezko edo dantza, besteak beste, oinarritutako proiektuak izan zitezkeen eta «sortzaile gazte edo berriei buruan dituzten ideia horiek plazaratzeko baliabideak» eskain-tzea da asmoa. Bigarrenez egin dute, beraz, deialdia, eta bederatzi proiektu aurkeztu dira. Horietatik bakarra bota da atzera «sormen prozesu edo artistiko batekin ez zegoelako hainbeste lotuta», azaldu du Xabier Gan-tzarain Kultur Mahaiko kideak.

Honela, epaimahai batek baloratu ditu aurkeztutako proiektuak eta horren arabera, bakoitzari diru kopuru bat emango zaio. «Garrantzia berezia» eman dio Ainara Larrañaga zinegotziak iniziatibari. «Denak dira herritarrak eta gazteak dira. Kultura bizirik jarraitzeko beharrezkoak eta oso kultur disziplina anitzekoak gainera. Horrek esan nahi du herrian aukera desberdinak sortzen dituen jendea dagoela», azaldu du.

Josu Labaka Kultura batzordeburuak ere deialdiaren garrantzia berretsi zuen eta eskerrak eman zizkien aurkeztutako denei «sor-tzeko ahalegin horretan murgiltzeagatik» proiektuak ezagutarazteko egindako prentsaurrekoan. Zortzi proiektuetako bost ordezkarik hartu zuten parte. Honakoak dira 2017ko Sorkuntza Bekaren onuradunak:

Kososagasti proiektua

Asier Sustaeta da Kosoroesagasti proiektuaren ordezkaria, Erabaki Produkzioak-ekoa. Film bat ekoiztu nahi dute eta lehen fasea da bekara aurkeztu dutena, hau da, «filma horrek gidoia osatzea». Ikus-entzunezkoek kostu ekonomiko «beldurgarria» dutela dio. «Proiektuak era xumeagoan eraman daitezke aurrera baina amateur mailatik haratago, laguntza ekonomikoa beharrezkoa da eta oso ondo etorri zaigu hau», azaldu du baserri munduan oinarrituko den filmaren berri azaltzerakoan.

'I feel happy'

Yuri Agirrek, Eneritz Arzallus eta Ane Arenas herritarrekin batera laburmetrai bat egiteko asmoa du, «bi pertsonen arteko elkarrizketetan oinarrituta». Bi bizitzeko eredu desberdinen arteko kontraesanak azaleratu nahi dituzte eta hausnarketarako bidea zabaldu. Abenduan laburmetraia grabatu eta datorren urtean lana aurkeztea dute helburu.

Ekaintxou

Ekain Ibarguren pailazo azpeitiarrak aurkeztu du hurrengo proiektua. Ia bi urte igaro dira 'Ekaintxou' martxan jarri zuenetik. «Urtean zehar ideia ugari etorri zaizkit burura baina dirua behar nuen horiek gauzatzeko», azaldu zuen pailazo gazteak. Ikuskizun berria Azpeitian estreinatzeko konpromisoa hartu du.

Erokomeri

Erokomeri taldeko trikitilaria da Martin Altuna, datorren proiektuaren ordezkaria. Trikiti munduko kantuekin osatutako disko grabatuko dute «ez dira trikiti tradizionalarekin guztiz lotutako kantak izango, gauza berriak sartuko ditugu, gure estilo propioa sortuz».

Urrian grabaketak egin eta abenduan, Durangon, aurkeztea dute helburu. «Azpeitian ere kontzerturen bat ematen saiatuko gara», esan du.

'Peto petue'

Urte asko daramatza sortzen Olatz Aguado azpeitiarrak eta «hain gaztea ez baina burutazio ugari» dituela azaldu du. Horregatik bekara aurkeztu eta «sorpresaz» hartu du onarpena. 'Peto petue' ipini dio izenburua asmoari. Azpeitian erabiltzen diren hitzekin eta bere marrazkiekin ilustratuta «produktuak sortu» nahi ditu. Oraindik ez du erabaki zer nolako produktuak izango diren, «katiluak edo antzerako zerbait», aurreratu du. Gabonetarako gauzatzea espero du baina aurretik eskerrak eman nahi ditu asmoei «argia emateagatik».

Beste hiru proiektuak , baserrietako jakintza berreskuratzeko dokumental bat; pintura proiektu bat eta amaitzeko Trinifox taldeak jada grabatu duen disko bat dira. Guztien artean banatuko dira 12.000 euroak.

Fotos

Vídeos