Zine emanaldiak hasiko dira berriro Soreasu antzokian, asteburuan

DV AZPEITIA.

Uda sasoiko atsedenaldiaren ostean, Soreasu antzokiak zine emanaldiak berreskuratuko ditu. Igandean, hilaren

17an izango da lehen saioa. 16:30ean, 'Cars 3' filma eskainiko dute, gaztetxoei zein helduei zuzenduta. Aldiz, 19:30ean, hi-tzordu berezia izango da. Duela 30 urte Azpeitiko Zine Klubak ekoiztutako 'Mateo Txistu' filma ikusi ahal izango dute gerturatutakoek.

Agustin Arenasek zuzendu zuen filma eta 30 minutu inguruko iraupena du.

Azoka Herritik egitasmoaren barruan antolatu dute Mateo Txisturen emanaldia eta igandeko saioan bertan izango dira zintaren egileak. Bere garaian sari ugari eskuratu zituen filmak.

Igandean ezin dutenek, astelehenean, ikuslearen egunean, ikusi ahal izango dute 'Mateo Txistu', 21:00etan.

Fotos

Vídeos