Borrar
Entzierroa. Iaz egindako entzierroak jende ugari bildu zuen. ZEZEN BELTZ
Zezen Beltz asteburua ospatuko da ostiraletik igandera bitartean

Zezen Beltz asteburua ospatuko da ostiraletik igandera bitartean

Bederatzigarrenez, Zezen Beltz elkarteak antolatuta, zezena eta hauekin egindako jolasak izango dira protagonista

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Miércoles, 11 de octubre 2017, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zezen Beltz elkarteak asteburu berezia prestatu du beste behin urriaren 13, 14 eta 15erako, hau da, ostirala, zapatua eta iganderako. Bederatzigarren urtez jarraian antolatu du taldeak zezenaren bueltako jaia eta oraingoan ere izango da non gozatua herrian.

Hiru egunetarako antolatu duten egitarauak ostiralean izango du hasiera. 19:00etan, 'Sergio, el documental' zinta eskainiko da Soreasu antzokian. Sergio Colas nafarra en-tzierro lasterkaria da eta entzumen desgaitasuna du. Carlos Carok zuzendu du dokumentala. Ondoren, mokadua eskainiko diete antolatzaileek filma ikustera agertzen direnei.

  • Urriak 13, ostirala

  • 19 00:'Sergio, El documental'. Soreasu antzokian. Ondoren, mokadua.

  • Urriak 14, zapatua

  • 12 30:Sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak.

  • 17 00:Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Ondoren, zezen txikiak.

  • Urriak 15, igandea

  • 12 30:Sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Ordu berean: txahal saiheskia eta oilasko erretzea eta dastatzea pazan.

  • 17 00:Helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Ar-tzubia kalean.

Zapatuan, egun handia izango da Zezen Beltz elkarteko kideentzat. 12:30ean, sokamutur txikia izango da, ohi bezala, Erdi kaletik plazara eta behin bertan, zezen txikiak eta poniak ipiniko dituzte txikitxoen eta gaztetxoen gozamenerako. Arratsaldean, urtetik urtera arrakasta gehiago izaten duen Grand Prix saioa izango da, zezen plazan. Gran Prix solidarioa 17:00etan hasiko da eta Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkarteari laguntzeko izango da bildutako dirua. Sarrerak salgai daude. Azpeitian Juantxo-txiki, Olakor, Korrale eta Sanagustinen, eta Azkoitian Elurren. Hiru euro balio du sarrera bakoitzak.

Igandean izango da azken eguna. Eguerdian, bigarrenez, sokamutur txikia egingo da eta ondoren, ohi bezala, zezen txikiak eta poniak ere izango dira. Ordu berean, txahal sahieskia eta oilaskoa dastatzeko aukera izango da plazan. Goizean zehar, Zezen Beltz elkarteko kamisetak eta zapi gorriak erosteko aukera ere izago da.

Arratsaldean, helduentzat tartea egingo da. Helduen entzierroa egingo dute estreinakoz, Artzubitik plazara eta buelta eta honen ostean, zezen bolaztatuekin jolasteko aukera izango da, Artzubia kalean. Honela amaituko da bederatzigarren Zezen Beltz asteburua.

2008an sortu zen Zezen Beltz elkartea. Sokamuturra sustatzea eta lehengo ohiturak berreskuratzea, sokamuturra legez babestea, ganadutegiak bisitatzea, entzierro txikiak antolatzea, kapeak egitea, errekortari txapelketak burutzea, herriko belaunaldiak uztartzea... Horrelako helburuak ditu Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak. Zezenketen arloa ez du bere baitan hartzen.

Elkartearen izaera irekia da baina, batik bat, sokamuturrean, ganadutegietan eta entzierrotan ibiltzen diren lagunek osatzen dute. Udalarekin elkarlanean hainbat ekitaldi antolatu ohi ditu Zezen Beltzek. Perez Arregi plazan du egoitza.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios