Zegamako Oiarbide harategia nagusi V. txorizo egosi txapelketan

Ardo dastaketa komentatua Azoka plazan.
/
Ardo dastaketa komentatua Azoka plazan.

Libre Ardo Eguna egin zen atzo eta jende ugari bildu zen plazan

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Hamabigarrenez, Libre Ardo Eguna ospatu zen atzo Azpeitian. Goizean zehar 21 upategiko ardo bereziez gozatzeko aukera izan zuten plazara hurbildu ziren ehunka lagunek. Era berean, bosgarren urtez jarraian, Txorizo Egosi Lehiaketa ospatu ohi da. Aurtengoan, Zegamara joan da txapela. Oiarbide harategiak jaso du lehen saria (txapela eta Mikel San Juan tailugileak egindako oroigarria). Bigarren postuan, Orioko Kepa harategia sailkatu da; Segurako Ondarre, hirugarren eta Olazagutiko Pako eta Legazpiko Javi harategiak, laugarren eta bosgarren lekuan.

32 parte-hartzaile izan zituen guztira lehiaketak eta epaimahaiko kideek nahikoa lan izan zuten txorizo egosi onena aukeratzen.

Epaimahaikideek bakarrik ez, festara hurbildutako gainerakoek ere izan zuten aukera txorizoa dasta-tzeko. Izan ere, Gaixo eta Elbarrituen aisialdi taldeak prestatu eta banatu zituen pintxoak -beraien-tzat da jasotako dirua-. Honez gainera, gazta pintxoak ere banatu ziren eta zintzurra ondo bustitzeko, ardoa. Nahikoa ardo edateko aukera izan zuten goiz partean plazan bildu zirenek. Zintzurra bustitzeaz gain, nobedade gisa, ardo dastaketa komentatuak ere egin ziren. Mikel Garaizabal enologoak gidatuta, hainbat herritarrek ardoa edateaz gain, ardoren inguruko hainbat bitxikikeria ikasi ahal izan zituzten.

Fotos

Vídeos