Zabalik da Arkupehotsak egitasmoaren deialdi berria

Arkupehotsak egitasmoko bultzatzaile eta parte-hartzaileak, ekaineko deialdian. /  E.A.
Arkupehotsak egitasmoko bultzatzaile eta parte-hartzaileak, ekaineko deialdian. / E.A.

10 talde aukeratuko dira Sanagustingo oholtzan kontzertuak eskaintzeko eta hilaren 27a baino lehen eman behar dute izena

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Otsailetik ekainera arteko zuzenekoak antolatzeko beste hamar talde aukeratuko dituzte bigarren deialdi honetan. Horretarako, hilaren 27a bitartean eman beharko dute izena, www.kulturaz.eus webgunearen bidez.

Ibilbidea

Kulturaz kooperatibaren xedeetako bat da sortzaile berriei babesa eskaintzea. Nahi horri forma emanez eta Sanagustin kulturgunean espresuki horretarako oholtza-formatu berri bat egokituz 'Arkupea' proiektua abiatu zuen 2015ean. Ekimenari forma zehatzagoa eman nahian 'Arkupehotsak' programa sortu zen ekainean.

Arkupehotsak «sormenaren erakusleiho berria da, musikaren alorra bere zentzu eta adierazpenik zabalenetan lantzeko ahalegina, programazioaz gain, sentsibilizazioa, sormen prozesua eta parte hartzea kontuan dituena. Sanagustin kulturguneko eszenatoki txikia sortzaile berrien plaza bihurtu nahi duena, modu dinamikoagoan musika (baita bestelako diziplinak ere) plazaratzeko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos