XXXIII. Cesar Valverde pilota txapelketak baditu txapeldunak

Finalistak. Cesar Valverde zenaren familiakoak, udaleko ordezkariak eta Ilunpekoak txapelketako finalistekin.
Finalistak. Cesar Valverde zenaren familiakoak, udaleko ordezkariak eta Ilunpekoak txapelketako finalistekin. / E.A.

Santio Egunean jokatu ziren finalak Frontoi Txikian eta jende ugari gerturatu zen partidak ikustera

ELI AIZPURU

azpeitia. Azken hilabeteetan Ilunpe Pilota Elkarteko gaztetxoak buru belarri aritu dira Santio Egunean jokatu ohi diren Cesar Valverde finaletara iritsi ahal izateko. Batzuek bakarrik izan dute ordea aukera hori. Honela, protagonistak, asteartean, Santio Egunean, prest ziren, galtza zuriak eta elastiko zuriarekin final garrantzitsu hauek jokatzeko. Etxekoak, lagunak eta inguruko jende ugari zegoen gainera pilotariei begira eta zita ahaztezina bihurtu ohi da gaztetxoentzat.

Zazpi final jokatu ziren guztira. Hala, goiz osoan zehar, pilota protagonista bihurtu zen Santio Egunean ere, sagardorekin edota ganadu feriarekin batera. Honakoak izan ziren bakarkako eta binakako partidetako emaitzak, kategoria desberdinetan:

Aurre-benjaminak, banaka: txapelduna, Julen Larramendi; azpitxapelduna, Iñaki Kerejeta.

Aurre-benjaminak, binaka: txapeldunak, Ioritz Arzuaga eta Eneko Bidezabal; azpitxapeldunak, Julen Urrestilla eta Aimar Elosegi.

Benjaminak, banaka: txapelduna, Ugaitz Aranguren; azpitxapelduna, Aner Aranguren.

Benjaminak, binaka: txapeldunak, Eritz Etxeberria eta Ekain Azkue; azpitxapeldunak, Xuban Ibarguren eta Iñigo Sarasua.

Alebinak, binaka: txapeldunak; Aner Lizaso eta Hodei Gurrutxaga; azpitxapeldunak, Aratz Azkue eta Enaitz Alberdi.

Alebinak, banaka: txapelduna, Eneko Odriozola; azpitxapelduna, Iker Otaegi.

Infantilak: txapeldunak, Ibai Olaizola eta Iosu Labaka; azpitxapeldunak, Aimar Egiguren eta Oier Alonso.

Honenbestez, oporrak hartuko dituzte Ilunpeko gazteek. Datorren denboraldian, Ilunpe pilota elkartean parte hartu nahi duenak, bertara jo besterik ez du.

Fotos

Vídeos