Uztailaren 13ko eta 14ko Frantziako Tourreko etapak ikustera joateko aukera

DV AZPEITIA.

Uztailaren 13ko eta 14ko asteburuan Frantziako Tourreko etapak ikustera joateko bidaia antolatu du Oñatiko Markel Irizar peñak eta bertaratzeko asmoa dutenek oraindik izena eman dezakete Aitzaki kirolak dendan edo 943 150 738 telefonora deituta.

Uztailaren 12an aterako dira autobusean eta datozen bi egunetako etapak ikusteko aukera izango dute. Pautik Peyragudesera artekoa bata, 214,5 kilometrokoa, eta, Saint-Gironsetik Foixera bitartekoa, bestea, 101 kilometrokoa.

Hiru eguneko bidaia 170 euro ordaindu beharko dute helduek eta 80 euro 17 urte baino gutxiago dituzten gaztetxoek. Prezio horretan autobuseko joan-etorria, jatekoa eta edatekoa sartzen dira. Egonaldia kanpin dendetan egingo dute.

Bidaian parte hartzeko interesa duten txirrindulari zaleek, ahalik eta azkarren izena emateko eskatzen dute antolatzaileek.

Fotos

Vídeos