40 urte eta gero osasuntsu dago Itsasi

Itsasiko familia handia Udaleko ordezkariekin batera.
Itsasiko familia handia Udaleko ordezkariekin batera. / ALBERTO BELOKI

Euskal Kultur taldeak 40 urte bete ditu eta emanaldi berezia eskaini zuen Azpeitia Dantzan zabaltzeko

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Zapatuan eman zi-tzaion hasiera Azpeitia Dantzan egitasmoari. Itsasi Euskal Kultur Taldea arduratu zen horretaz, Soreasu antzokian egindako saioarekin. Berezia izan zen gainera hi-tzordua Itsasikoentzat. Izan ere, taldea sortu zeneko 40. urteurrena ospatzen zuten. Taula gainean elkartu ziren Itsasiko egungo dan-tzariak eta taldetik igarotako dan-tzari ohiak. Emanaldia amaitzean, Itsasiren sorreran beren alea jarri zuten Begoña Aizpururen eta Mikel Larrañagaren lana aitortuz oroigarri bana eman zieten Udaleko ordezkariek zein gainerako kideek. 'Sokak darrai' ikuskizuna eskaini zuen Itsasik eta aurrera begira ere soka asko duela taldeak erakutsi zuen.

Azpeitia Dantzan egitasmoak datorren igandean izango du jarraipena. Saloiko dantzen ikuskizuna eskainiko dute Jose Mari Orbegozoren zuzendaritzapean Soreasu antzokian, 20:00etan hasita.

Fotos

Vídeos