'Urrezko laguntzaileak' kanpaina abian jarri du Iraurgi Saskibaloiak

AZPEITIA.

Iraurgi Saskibaloi taldea urrezko LEB ligan jokatuko du datorren denboraldian. Erronkari aurre egiteko «denen» laguntza behar duela adierazi du klubak. Hori dela eta 'Urrezko laguntzaileak' kanpaina abian da jada. Azpeitiko eta Azkoitiko taberna eta jatetxe guztiei zuzendutako kanpaina da. «Urrezko laguntzaile egiten denak klubaren erronkarekin bat egingo du eta eskainitako diru laguntzaren truke, ekimenaren sustatzaile izatearekin batera, hainbat abantaila lortuko ditu». Horregatik, Iraurgitik interesatuei klubarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie.

Teknifikazioan izena

Bestalde, datorren denboraldirako, 2009, 2008, 2007 eta 2006. urteetan jaiotako neska-mutilei, hastapen eskolan, Saskibaloi Teknifikazioan parte hartuz saskibaloiaz gozatzeko deialdia egin du ISBk. Interesatuek uztailaren 21era bitartean izango dute izena emateko aukera. Horretarako, www.isb.eus webeko izen-emate orria bete daiteke edo webgunean zintzilikatuta dagoen orria inprimitu eta ISB ko bulegoan utzi, bulego ordutegian, goizeko 9:30etik 13:30era. Edozein zalantza izanez gero deitu 675 70 70 10, 657 79 35 92 edo 635 73 96 99 telefono zenbakietara.

Fotos

Vídeos