Unicef eta Foru Aldundiaren proeiktu batean hartuko dute parte Iraurgi Ikastetxekoek

Ikasleak Imanol Lasa diputatuarekin./IRAURGI IKASTETXEA
Ikasleak Imanol Lasa diputatuarekin. / IRAURGI IKASTETXEA

Haurren Nazioarteko Egunaren harira, Foru Aldundian azaldu dute 'Azpeitiarrak gara gu!' proiektua

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Iraurgi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Unicefek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako 'Etorkizuna Eraikiz' proiektu pilotuan hartuko dute parte. Haurraren Nazioarteko Egunaren harira, hilaren 20an, Iraurgiko ikasle talde bat Foru Aldundian izan zen. Bertan, Imanol Lasa gobernantza eta komunikazio diputatuarekin egitasmoaren aurkezpenean egon ziren eta beraiek aurrera eramandako 'Azpeitiarrak gara gu!' proiektua azaldu zuten.

«Ikasleei ahotsa ematea» da helburua. Iraurgiko ikasleek herriko bederatzi jolas-parkeren balorazioa egin dute eta hobetzeko zer egin daitekeen azaldu dute idatzizko txosten batean. Udaletxera eraman zuten estraineko, Denon Artean proiektuarekin bat eginda, eta orain Foru Alduandian aurkezteko aukera izan dute. Parte-hartzea du oinarri lanak eta «erakunde eta herritarren arteko zubia» eraiki zutela azaldu dute arduradunek.

Aurtengo ikasturtean, LH5eko ikasleak ariko dira 'Etorkizuna Eraikiz' proiektuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos