Unai Agirre bertsolariak zabalduko du aurten Añotako txotx denboraldia

Sagardozale ugari gerturatu ohi da Añota sagardotegira txotx irekieran. / E.A.
Sagardozale ugari gerturatu ohi da Añota sagardotegira txotx irekieran. / E.A.

Bihar izango da irekiera ekitaldia, 20:00etatik aurrera

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Bihar, hilak 12, zabalduko dute Elosiaga auzoko Añota sagardotegiko txotx denboraldia. Unai Agirre bertsolara izango da aurten upelaren irekierako protagonista. Bertsolari hernaniarrak izango du txotxetik aurtengo sagardo berriari lehen tragoa emateko aukera. Agirre Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan zen joan den abenduaren 17an, estrainekoz. Bestalde, sagardo munduan ere ezaguna da. Izan ere, Euskal Sagardoa jatorri izenaren koordinatzailea da .

20:00etan emango zaio hasiera irekiera ekitaldiari eta honekin batera ospatuko den jaiari. Agirrerekin batera, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Iñaki Murua bertsolariak ere bertan izango dira. Behin sagardoa dastatu ostean, sagardotegiko meua eskainiko dute Añota sagardotegian eta jai giroa nagusituko da. Kupela taldearekin ordu txikiak arte dantzan egiteko aukera ere izango da afalostean.

Iaz Mikel Larrañaga aizkolariak zabaldu zuen sagardo denboraldia.Erreserbak 943812092 zenbakira deituta egin daitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos