Udalak Kataluiniari babesa adierazi eta «jasaten ari diren jazarpena» salatu du

DV AZPEITIA.

Kataluniari babesa adierazteko eta «jasaten ari diren jazarpena salatzeko» adierazpena onartu du Azpeitiko Udalak. Ostegun iluntzean bildu zen Udaleko bozeramaile batzordea, eta aho batez onartu zuten adierazpena. Urriaren 1eko erreferendumaren atarian, «Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzunez», elkartasuna adierazi diete. Urriaren 1ean kataluniarrek hartutako erabakia errespetatuko eta aitortuko du Udalak beste erakundeei ere «errespetatzeko» deia egiten die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos