Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Udako tenis ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Sábado, 19 de mayo 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kirol Patronatuak eta Sustraia Tenis Klubak tenis ikastaroak antolatu dituzte. Lau astez eskainiko dituzte ikastaroak: ekainaren 25etik uztailaren 1erako astean; uztailaren 2tik 8ra bitartekoan; uztailaren 9tik 15era artean eta uztailaren 16tik 22rako astean. Saio guztiak astelehenetik ostiralera izango dira. Ikastaroak, 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan izango dira. Talde bakoitzean gutxienez sei eta gehienez hamar ikasle izango dira. Bazkideek 20 euro ordaindu behar dute aste bakoitzeko, eta gainerakoek, 30 euro. Izena emateko, 606 34 16 08 edo 685 76 18 63ra deitu edo tenis.sustraia@hotmail.com helbidera idatzi behar da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios