Udako festetako lan poltsan izen-ematea hilaren 5etik

AZPEITIA.

Udako festa desberdinek irauten duten bitartean lan-poltsa osatu ohi du urtero Udalak, hala nola aparkalekuak zaintzeko edo garbiketa lanetarako. Lan horietarako izena emateko epea zabalduko da uztailaren 5ean eta 12ra arte egin ahal izango dira eskaerak. Baldintza bakarra 16 urtetik gorako adina izatea da. Hala ere, Udalak «lehentasunezko hurrenkeraren arabera», Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea; langabetua izatea (epe luzekoak lehenetsiko dira) eta eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea hartuko ditu kontuan. Eskabide orriak udaletxean aurkeztu beharko dira NANaren fotokopiarekin batera. Langabezia ziurtatzen duen agiria ere bai.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos