Txapelketa amaituta, mailaz igotzea lortu du Patxi Isasmendik

Patxi Isasmendi Udaleko eta Xake taldeko ordezkariekin. /  URANGA
Patxi Isasmendi Udaleko eta Xake taldeko ordezkariekin. / URANGA

Azpeitiko Xake Taldeko kidea lehen mailan lehiatuko da aurrerantzean

E.A. AZPEITIA.

Zazpi astez jokatu ostean, amaitu berri da Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa. Estrainekoz jokatu da Azpeitian, Baigerako laugarren solairuan. Aurtengo txapelketan, mailaz igotzea lortu du Patxi Isasmendi Xaputarrak Xake Taldeko kideak, eta Absolutu Mailan, maila gorenean, ariko da aurrerantzean.

Gainerako kideak emaitza gazi-gozoekin bukatu dute txapelketa . Aitor Priyak bere partida galdu zuen Absolutu Mailan, eta saririk gabe geratu zen. Hirugarren mailan, Aitor Elustondok, Juan Carlos Fernandezek, Julen Urangak eta Luis Andoni Lazkanok beren partidak irabazi zituzten eta Alain Mateosek tablas (berdinketa) egin zuen. Osama Maraguik, Aner Alonsok, Gorka Urangak eta Markel Zubimendik ere ezin izan zituzten partidak irabazi. Aitor Elustondok eta Juan Carlos Fernandezek beren partidak irabazi zituzten arren, beste jokalarien emaitzen zain egon behar izan zuten eta lehenengo postuetatik kanpo gelditu ziren.

Aurten estrainezkoz jokatu da Azpeitian Gipuzkoako Xake Txapelketa eta herriko Xake Taldeak Udala eskertu nahi du eskaini duen «ezinbesteko laguntzagatik». Era berean, Gipuzkoako federazioaren, Elgoibar Xake Taldeko kideen eta Anaitasuna Kakutekoen babesa ere eskertu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos