Tabernek izena eman behar dute mozorro lehiaketan parte hartzeko

Azken eguna hilaren9a izango da, 14:00ak arte, udaletxeko kultura bulegoan

DV AZPEITIA.

Gerturatzen ari dira Karnabalak, eta dagoeneko prestaketetan murgilduta dira azpeitiarrak. Astelehen Karnabal gauean mozorro lehiaketa egingo dute urteroko ohiturari jarraituz, eta,parte hartu nahi duten tabernek aurrez eman beharko dute izena.

Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Kultura Sailean eman beharko dute izena, bertara joanda edo 943 15 70 68 telefonora deituta.

Bestalde, karnabalen atarian, jada motorrak berotzen hasiak dira eta bihar, igandea, 13:00etan, Sanagustinen, inauterietako kontzertua eskainiko dute Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak. Kontzertua Argazki Elkartearen erretratuekin lagunduko da. Aurtengoan, sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunekinbat egina, zezenaren irudiak ere gehituko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos