Sustapen planaren bitartez «enpleguaren kalitatean ipini behar ditugu indarrak»

Eneko Etxeberria eta Estitxu Elduaien, prentsaurrean. / E.A.
Eneko Etxeberria eta Estitxu Elduaien, prentsaurrean. / E.A.

Eneko Etxeberria alkateak eta Estitxu Elduaien alkateordeak iaz emandako ekonomia suspertzeko laguntzen balorazioa egin dute

E.A. AZPEITIA.

Azpeitiko Udalak 350.000 euro bideratu zituen iaz, 2017an, Ekonomia Sustatzeko Planera. 90 proiektu lagundu ditu guztira. Laguntza horien balorazioa egiteko eta aurrera begirako erronkei buruz aritzeko elkartu dira aste honetan prentsaurrean Eneko Etxeberria alkatea eta alkateorde eta Ogasun batzordeburu Estitxu Elduaien.

Krisi garaian, bete-betean, hasi zen Udala Sustapen Planarekin eta iaz partida gehitu zuen gainera, 50.000 euroan. «Udal Gobernu honek krisi ekonomikoari aurre egiteko» erreminta bat sortu zuen. Oraindik ere Azpeitia ez da duela 10 urteko egoerara itzuli baino «bide onean goaz», nabarmendu zuen alkateak. «Horrelako planek zuzenean industrian, zein merkataritzan eragin zunena izan ohi dute», eta Azpeitian «hori nabaria da».

Urtarrileko datuen arabera, langabezia tasa bailarako txikiena da egun Azpeitian, 8,8koa. «Erreferen-tzia gara, bailarako, Gipuzkoako edo EAEko zenbakietatik behera goaz». Zerikusi handia izan du hor Sustapen Planak. Hala ere, dio Etxeberriak, «gure kezka lan kalitatea» da. Horregatik, 2018ko helburua «prekarietatea gutxitu, soldata igoera eskatu eta gure herriak aurrera bide horretan egiteko sakondu behar dugu».

Honela, enpleguaren kalitatea helburu, 2018rako 300.000 euro bideratuko dira Sustapen Planera. «Orain arte enplegua sortzea izan da lehentasuna, orain kasu asko berraztertu eta sortzeaz aparte, kalidadean agortu behar ditugu indarrak».

90 proiekturi laguntza iaz

Guztira 90 proiektu lagundu zituen iaz diruz Udalak. Lau lerrotan bideratu zituen laguntza horiek. Hala, izaera soziala zuten edo ekintzaileek gauzatu zituzten hiru proiekturen artean 17.303 banatu zituen. Merkataritzari eta lehen sektoreari lotutako 42 laguntza banatu zituen (50.127 euro). Orotara, sail horretan 12 kontratazio, 27 inbertsio edo lan proiektu, lehen sektoreko 2 berrikuntza lan, bertako produktuen kontsumoa sustatzeko proiektu 1, alokairuarekin lotura duten 3 laguntza eta Alde Zaharreko 2 obra lagunduz.

Bestalde, industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bidez enplegua sustatzea finantzatzeko 21 proiektutara bideratu da lagu-ntza eta 192.000 euro banatu ditu Udalak. Horrez gain, ekintzailetasuna sustatu eta enplegua bultzatzeko 24 proiektuk jaso dute diru-laguntza eta guztira, 72.500 euro banatu ditu Udalak arlo horretako proiektuetara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos