Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Suaren bueltan festa egingo da Plazan, Urrestillan eta baita Oñatz auzoan ere

Horrez gainera, sanjoan jaiak ospatuko dituzte Urrestillan eta Oñatzen, egitarau zabalarekin

Viernes, 22 de junio 2018, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Juan Egunaren bueltan Euskal Herriko txoko askotan hasiko dituzte jaiak asteburu honetan. Urrestillan, Oñatzen zein plazan suaren bueltan ekintza ugari izango dira herritarren gozagarri. San Juan bezperako jaia, bihar, zapatua, 19:30ean hasiko da herriko plazan. Afari-merienda egiteko aukera izango da. Herritarrek jatekoa eraman beharko dute eta Añota Sagardotegiari esker txotxa ere izango da bertan. Gaueko 22:00etatik aurrera, Antxieta Musika Eskolako ikasleek, Luix Beltza dantza eskolako ikasleek eta Kbeat musika taldeak girotuta sanjoan sua piztuko da.

Urrestillan San Juan bezperara zain egon gabe, festan murgilduko dira gaur. 19:00etatik aurrera, sorgin poteoa egingo da. Ondoren, 'Unidad alavesa' taldearen kontzertua dago (19:30) eta Gazte afaria egingo dute 21:00etan. 23:00etatik aurrera Willis Drummond eta Bad Sound System taldeen kontzertuak izango dira. Zapatuan, artisau azoka ipiniko dute 12:00etatik aurrera. 20:00etan, poteoa izango da bertan. 21:00etan emango zaie hasiera ofiZiala jaiei, pregoia eta suziriarekin eta ondoren, herri afaria izango dute. Gauerdian, San Juan suarekin batera zuhaitza ere sartuko dute herriko plazan. Asteartera arte luzatuko dira jaiak Urrestillan.

Oñatz auzoan ere San Juan jaiak ospatuko dituzte eta suaz gainera, izango da non gozatua bertan, bihar eta etzi, igandea, bitartean. 11:30ean, Meza izango dute, Azpeitiko Parrokiko koruaren parte-hartzearekin. Jubilatuentzat hamaiketako (12:00) eta auzo afaria egingo dituzte (21:00). Igandean, berriz, herri kirolak (12:00) eta egun guztian, trikitilariak izango dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios