Soreasuko sormen gunearen proiektua aurkeztuko du Udalak

Soreasuko eraikina. / UDALA

HIlaren 18an izango da, 19:00etatik aurrera, pleno aretoan

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Hilabete luzez eztabaidagai izan ostean, pasa den udaberrian lortu zuen Azpeitiko Kultur Mahaiaren eta herriko beste hainbat kultur eragileren adostasuna Soreasuko sormen gunearen proiektuak. Behin proiektua ontzat emanda, azken hilabeteotan obren aurreproiektua osatu du Udalak. Urriaren 18an, 19:00etatik aurrera, pleno aretoan aurkeztuko dute, behin betiko proiektua osatu baino lehen.

Udalak, Kultur Mahaiarekin elkarlanean, herriko talde eta norbanakoen artean sormen gunearen proiektuaren inguruko hausnarketa eta parte hartzea bultzatu du, Soreasun sortzaileentzat egin nahi den proiektua herritarren beharretara egokitutakoa izateko. Hala, uztailaren erdian 100 lagunetik gorak parte hartu zuten batzar zabalean eman zitzaion onespena prozesuan adostutako proposamenari.

Batzarrean onartu bezala, Soreasuko lehen solairuaren obra buka-tzea da planteatutakoa. «Lehen solairuaren espazio banaketa, eremuen lekuak, bakoitzean egongo dena... zehaztu da. Aurreproiektua dugu eskuetan orain, eta aldaketak egiteko unean gaude oraindik. Horregatik aurkeztu nahi diogu herritarrei», azaldu du Josu Labaka Kultura batzordeburuak. Bileran, mapak, espazioak, eremuen banaketak... nola egingo diren, eta ekipamenduaren inguruko xehetasunak emango dira.

Fotos

Vídeos