Sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunetako ekitaldi nagusia, gaur

Ekitaldiko entsegu orokorra egin zuten asteazken iluntzean, Soreasu antzokian. /  E.A
Ekitaldiko entsegu orokorra egin zuten asteazken iluntzean, Soreasu antzokian. / E.A

Xanti Rodriguez herritarrak zuzendu duen 'Irteera' film laburra ikusteko aukera izango da eta sarrera doan daSoreasu antzokian izango da, 18:30ean, eta 45 minutuko iraupena izango du

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Honezkero inor gutxi geratuko da herrian Azpeitiak urteurren berezia ospatzen duela 2018 honetan jakin gabe. Sokako zezenak bost mende bete ditu eta programazio zabala antolatu du horretarako sortu zen 'Azpeitiko sokamuturrak 500 urte (1518-2018)' ospakizuneko Herri Batzordeak. Egitarau horretako ekitaldi nagusia izango da gaur, 18:30ean hasita, Soreasu antzokian. 18:00etan zabalduko dituzte antzokiko ateak eta sarrera doan izango da.

Hiru ordu laurdeneko iraupena izango du ekitaldiak. Hiru zatitan banatu dute eta tartean, 'Irteera' pelikularen estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dute gerturatutakoek. Xanti Rodriguez herritarrak zuzendu duen film labur honen inguruan osatu da ekitaldia. Jai Karbaleko zezenaren irteeraren inguruko filma da eta lehen aldiz azalduko da jendaurrean.

Hasteko Herri Batzordeko kide Andoni Unanuek hartuko du hitza eta Eneko Etxeberria alkateak izango du hurrengo tartea. Iraia Bereziartua biolin jotzaileak pieza batzuk eskainiko ditu. Oholtzan izango dira baita ere sokamutil ohi beterano bat, Joxin Beloki, eta bi haur soka neska-mutil ere bai, Lorea Aranburu eta Mattin Arakistain, hain zuzen ere.

Ekitaldiko bigarren zatian, an-tzezpen txiki bat eskainiko dute. Bost minutuko lan bat antzeztuko dute ondoren film laburrean ager-tzen diren aktoreetako batzuk. Estra lanetan Musika Bandako bi kide, bi argazkilari, bi sokamutil eta etxafuegoa botatzen duen udaltzaina ariko dira. «Denek ere lehen antzezpena izango dute larunbat honetakoa», adierazi dute batzordetik.

Azkenik, 'Irteera' pelikularen estreinaldia izango da. Xanti Rodriguezek zuzendu du, Herri Batzordeak eskatuta. Jai karnabal arratsaldeko zezenaren irteera aurreko momentuak jasotzen ditu «modu artistiko batean, kalitate handiz teknikoki». Protagonista batzuk daude filman: Andoni Etxeberria sokamutila, Onintza Urbieta sokamuturzalea, Iñigo Almorza ganaduzalea, Aner Rodriguez ume sokamuturzalea eta haren amama Maria Luisa Zendoia sokamuturzalea, eta Hilari Irastorza jostuna, besteak beste.

Jai Karnabaleko zezena atera aurreko sentimenduak, emozioak kasu batzuetan, nerbioak besteetan, azaleratzen ditu filmak, pertsonaia desberdinen bizipenetik eta guztiak ere ondo aukeratutako doinuekin lotuta. 24 minutuko iraupena du filmak. Behin ekitaldia amaituta, sokamuturzaleek afaria izango dute Loiola Hotelean.

Pelikularen DVDa eta USBa -biak batera- salgai jarriko dituzte bai ekitaldiaren amaieran eta baita ondorengo afarian ere, bost euroan. Gaur eskuratzeko aukerarik ez duenarentzat, 500 ale amaitu arte behin-tzat, salgai ipiniko dute herriko hainbat tabernetan ere.

Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek osatzen dute sokako zenaren bost mendeko ibilbidea ospatzeko antolatutako Herri Batzordea. San Sebastian jaietan hasi eta Karnabalak bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Gaurkoa izango da ekitaldi nagusia.

Hala ere, aste hauetan zehar, sokamuturraz gainera -helduen sokamuturra izango baita astebururo- sokako zezenarekin lotuta hainbat ikuskizun izango dira. Honela hi-tzaldiak eskainiko dituzte ikastetxeetan edo omenaldiak ere izango dira tartean, otsailaren 13an, lehengo eta gaurko sokamutilei eskainiko zaiena, besteak beste.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos