Semea ere alboan izango dute hamargarren urteurrenean

Iñigo, Peru eta Mirari, Izarraitz frontoian. /  E.A.
Iñigo, Peru eta Mirari, Izarraitz frontoian. / E.A.

E.A. AZPEITIA.

Mirari Aranburu eta Iñigo Segurola senar-emazteek hamat urte beteko dituzte aurten danborradan. Ziripot taldean atera ohi dira 2008az geroztik. Hamargarren urteurrenaz gain, gau berezia izango dute San Sebastian bezperakoa. Izan ere, aurtengoan, Peru, seme gazteena -bi dituzte- zuzendari-txiki lanetan aterako da, talde berean. Etxeko benjamina da ilusionatuena. «Zoratzen dago umea», dio Mirarik. Haurra zain- zain egon da gurasoen taldean tarte bat izateko. «Gure elkarteko estatutuek diote gutxienez 8 urte behar direla atera ahal izateko, eta konszientzia duenetik behintzat, zain egon da egun hori iristeko».

Gainera, piezak ikasteko eta zuzendariaren alboan danborradan ateratzeko ez du «inolako arazorik» izango Peruk. «Orain arte, entseiguetan-eta, eskatu egin izan digu beti Izarraitzera etortzea eta zuzendariaren alboan ez bazen, gradetan egon ohi zen entzuten. Barneratuta ditu piezak». Hala ere, gaineratu du Mirarik, «etxean cd-a ipintzen diogu».

Egun handia izango da Segurola-Aranburu familiarentzat. Hamar urte danborradan ospatuko ditu bikoteak. Aurtengoan, Peruk ondo pasatzeaz arduratuta izango dira biak ala biak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos