Scooterzaleen topaketa egingo da igandean Perez Arregi plazan

Iazko irudia. /  E.A.
Iazko irudia. / E.A.

DV AZPEITIA.

Scooterzaleek ez dute hutsik egingo aurten ere eta igandean topaketa egingo dute Azpeitian. 10:30ak inguruan hasiko dira vespa eta lambretta motoak Perez Arregira iristen. Bertan ikusgai izango dira ordubete inguruan. Izan ere, 11:30etik aurrera motozaleek itzulia egingo dute Zestoatik, Iraetatik, Arroatik, Zumaiatik, Aizarnazabaldik eta Aizarnatik igaroz. Aizarnan hamaiketakoa egin ostean, Azpeitira itzuliko dira, Etumetatik eta Bentaberritik pasa ostean. Perez Arregi plazan elkartuko dira berriro, eta 14:30ean bazkaria izango dute Etxe-Zurin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos