Santa Zezilia kontzertua eskainiko du bihar Musika Bandak

AZPEITIA.

Santa Zezilia Eguneko kontzertua asteburura aurreratuko du Udal Musika Bandak. Hala, bihar, zapatua, eskainiko dute bandakoek Santa Zezilia kontzertua. Ez ohiko lekuan izango da gainera, estrainekoz, Azoka plazan egingo baita emanaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Musika eskolakoek, berriz, hilaren 22rako, Santa Zezilia egunerako, utzi dituzte ospakizunak. 18:30ean, Musikalean egitasmoaren edizio berri batekin aterako dira ikasleak eta irakasleak kalera; aurten plazan elkartuko dira saioa egiteko. Kalekoa bukatuta, Sanagustin kulturgunean entzunaldia eskainiko dute, 19:00etatik aurrera.

Bestalde, Parrokiako Abesbatzak bihar ospatuko du Santa Zezilia. 12:30ean meza izango dute aurrena Sebastian Donearen parrokian eta elizkizunaren ondoren, arratsaldeko 14:15ean, Kiruri jatetxean elkartuko dira urteroko musikarien omenezko eguna ospatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos