Sanjuandegiko Umeen Eguna hilaren 26an izango da

Ez dituzte esku-orriak ikastetxetan banatuko aurten eta gaur eman daiteke izena, bertako lokalean, 5etatik 8etara

AZPEITIA.

«Zailtasunak» izan dituzte aurten Sanjuandegiko Festa Batzordekoek Umeen Eguna aurrera ateratzeko baina egitaraua murriztuta bada ere, pausoa ematea erabaki dute. Hori bai, laguntza eska-tzen dute eguna ondo atera dadin beharrezkoak diren lanetan parte hartzeko.

Azken urteetan antolatzaileek ikastetxetan jartzen zituzten Umeen Egunean parte hartzeko izen-emate orriak, baina aurten ez dute horrela egingo. Parte hartu nahi dutenek XJ Auzolanean taldearen lokalean eman beharko dute izena, gaur, maia-tzak 15, 17:00etatik 20:00etara. Aurreko urteren bateko kamiseta erabiliko duten haurrek hiru euro ordaindu beharko ditzute izen-emateko. Kamiseta berria nahi dutenek, berriz, 5.

Egitarauari dagokionez, egunean bertan, Jose Antonio Agirre plazan elkartuko dira 12:00etan. Jolasak egingo dituzte 13:45era arte. 14:00etan bazkaria izango da. 14:30etik 15:00etara jolasak egingo dituzte berriro. Arratsaldean Lore Koloreren ikuskizuna prestatu duteTxiki-Txokon, 17:00etan hasita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos