Sanferminei hasiera eman diete udalekuetako haurrek

Txupinazoa jaurtitzeko desiatzen batzuk, beldurrez beste batzuk... baina behin botata, korrika zezenaren aurretik abiatzeko prest.
Txupinazoa jaurtitzeko desiatzen batzuk, beldurrez beste batzuk... baina behin botata, korrika zezenaren aurretik abiatzeko prest. / ARGAZKIAK ELI AIZPURU

Iruñeko txupinazoarekin batera, atzo eguerdian, Azpeitian lehen entzierroan atera ziren herriko haurrak

: DV AZPEITIA.

Iruñean bezala, Azpeitian ere txupinazo eguerdia izan zen atzokoa. Udalekuetako dozenaka haur eta gaztetxok hartu zuten parte eta Nafarroako hiriburuan ezik, festa giroan murgildu ziren bertan ere. Hauek ordea, zezenaren aurretik korrika egiteko. Enparan kalea eta Erdikalea zeharkatu zituzten, eta plazara bueltatu ziren berriro.

Behin enparantzan elkartuta eta gurasoek jaso bitartean, berrikun-tza bezala, dantzan aritu ziren festari amaiera emateko. Sanferminak alde batera laga eta gaur berriro udalekuetako gainerako programazioari helduko diete.

Fotos

Vídeos