Saneloi jaiak ospatuko dituzte Landetan asteburuan

Auzo bazkaria, txerri boda, ganadu feria, herri kirol jaialdia, kirol probak edo zezen txikiak izango dituzte

AZPEITIA.

Atzo, Mus Txapelketarekin, hasi ziren Landeta auzoko San Eloi jaiak. Mendizabal erretegian jokatu zuten lehia. Gaur , San Eloi eguna, izango du jarraipena festak. Auzo bazkaria egingo dute Mendizabal erretegian. Bertsolariak eta soinu-jotzaileak izango dira bertan festa alaitzeko eta ondoren, kalejira egingo dute. 21:00etan, berriz, txerri boda egingo dute Landeta jatetxean. Erromeriarekin amaituko dute eguna. 23:00etan hasiko da Obaneuke taldea gerturatutakoak dantzan jartzeko asmoarekin. Ordu berean zabalduko dute festetarako jarriko duten txosna ere.

Gaur, zapatua, 09:30ean hasita, mendi bizikleta irteera egingo dute. Erreka Bike dendaren aurretik irtengo dira. Ordu eta erdi inguruko ibilaldia izango dela aurreratu dute. Irteeran fafea hartu eta amaitu ostean, hamaiketakoa egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Bab-jana ere izango dut gero.

Horrez gainera, goiz osoan ganadu feria izango da, eta 12:00etatik aurrera herri krol jaialdia ere izango da. Martin Mendizabal, Elias Perez, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta ariko dira, harriarekin eta Joseba Otaegi eta Julen Alberdi Txikia IV.a Eneko Otaño eta Mikel Larrañagaren aurka ariko dira. 8 oinbiko ebaki beharko dituzte txanda librean. Arratsaldean, berriz, autoen eta kart-en erakusketa izango da.

Igandean bukatuko dira saneloiak. Goizean azoka eta sagardo dastaketa egingo dituzte auzoan. Txorizo eta hirugiar pintxoak eskainiko dituzte. Eguerdiko 12:30ean, berriz, zezen txikiak eta poniak izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos