Sammic-ek bihar Azkoitian jokatuko duen partidarako autobusa jarri du Iraurgik

Estreinakoz jokatuko dute han urrezko mailakoek

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Bihar, zapatuan, estreinakoz jokatuko du Urrezko LEB ligako partida Samic-ek Azkoitian. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Mallorkako Iberostar Palma taldearen kontrako lehia, bertako kiroldegian. Hori dela eta, autobus zerbitzu berezia jarri du Iraurgik, Azpeititik joan nahi duten zaletuentzat. Bazkide txartela edo neurketarako sarrera erakustea nahikoa izango da autobusa erabili ahal izateko. 17:00etan eta 17:30ean irtengo dira autobusak, anbulatorio aurretik. Autobusaz gain, zaletuak Azkoitiko partidara erakartzeko, sarrerak aldez aurretik erosita merkeagoak izango dira. Hala, 5 eurotan eskuratu ahal izango dira txartelak; Azpeitiko Eguzkitzan eta Azkoitiko Zurten eros daitezke. Egunean bertan ohiko prezioa izango dute txartelek, 10 euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos