Sammic Hosteleria taldeak Ourense hartuko du gaur, kiroldegian, 20:30etik aurrera

DV AZPEITIA.

Sammic Hosteleriak eta Ourense taldeak Urrezko LEB ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute gaur. 20:30ean hasiko da norgehiagoka, etxeko kantxan. Azterketa zorrotza izango du herriko taldeak gaurkoan ere. Izan ere, maila honetan eskarmentu handia du Ourensek. Sammic Oviedon galtzetik dator eta urte amaierako helburuak betetzeko etxeko sendotasuna ezinbestekoa da. Horregatik Coruñaren aurka erakutsitako grina azaldu beharko du Ourenseren aurka. Galiziarrek kaskar hasi dute Liga. Bi partida jokatu dituzte eta biak galdu. Ondorioz garaipen gosez iritsiko dira Azpeitira.

Sammicek maila honetako beste talde guztien baina baliabide ekonomiko gutxiago duela jakina da zaleen babesa ere beste inorena baino beroagoa du. Hori dela ea Iraurgitik dei egiten diete zaletuei gaur arratsaldean kiroldegira ager daitezen. «Behar beharrezkoa» izango dela zaleen babesa aipatzen dute klubetik eta gonbidapena luzatzen dute.

Garagardo azoka

ISBtik gogoratzen dute bihar, hilak 11, eta ostegunean eta ostiralean, hau da, urriak 13an eta 14an, garagardo azoka zabalik izango dela. Aipatutako egunetan 19:00etatik goizeko 02:00ak arte izango da zabalik.

Fotos

Vídeos