Sahatsaren emanaldiarekin eman zaio bukaera Azpeitia Dantzan egitasmoari

Azpeitiar eta azkoitiar dantzariez osatutako Sahatsa taldeak jende ugari bildu zuen Plazan ikuskizunaz gozatzeko. / ELI AIZPURU
Azpeitiar eta azkoitiar dantzariez osatutako Sahatsa taldeak jende ugari bildu zuen Plazan ikuskizunaz gozatzeko. / ELI AIZPURU

'Sahatsa plazan' izenburupean Bidasoako, Lapurdiko, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat dantza eskaini zituzten

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Azpeitiko eta Azkoitiko dantzariez osatutako Sahatsa Dantza Taldeak emanaldia eskaini zuen pasa den zapatu iluntzean. Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan herrian egin diren hiru dantza saioetako azkena izan zen asteburukoa. Juan Luis Lizabek zuzentzen duen taldeak Plaza Txikian hasi zuen ekitaldia. Han pare bat dantza egin ostean, Plazan amaitu zuten. Bidasoako, Lapurdiko, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat dantza eskaini zituzten eta jende ugari bildu zen herriko erdigunean ikuskizunaz gozatzera.

Honenbestez eta Santio eta Saninazio jaien bezperetan, amaitutzat eman da azken hiru asteetan izan den 'Azpeitia Dantzan' egitasmoa. Aurreko bi saioak Soreasun izan ziren. Estreinakoa Itsasi Dantza Taldeak eskaini zuen. 40 urte bete ditu gainera Euskal Kultur Taldeak eta ospakizun berezia izan zen emanaldia. Taldekide ohiak eta egungoak batu zituzten taula gainean. Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolak hartu zion txanda hurrengo astean eta jendez goraino bete zen Soreasu.

Fotos

Vídeos