Sahatsa taldeak itxiko du Azpeitia Dantzan egitasmoa, bihar

Sahatsa dantza taldea. / SAHATSA
Sahatsa dantza taldea. / SAHATSA

Plaza Txikian hasiko da, 20:00etan eta Plazan jarraituko du ondoren dantza erakustaldiak

DV AZPEITIA.

Azpeitia Dantzan egitasmoak aurrera darrai. Bihar, zapatua, izango da azken emanaldiaz gozatzeko aukera. Sahatsa dantza taldearen tartea izango da 20:00etan hasiko delarik. Estraineko Bidasoako bi dantza eskainiko dituzte taldekideek Plaza Txikian, eta handik, Plaza Nagusian jarraituko dute .

Juan Luis Lizabek zuzentzen duen taldetik adierazi dutenez, «Lesakako zubi gaineko arin eta alaitik, Berako Bordon dantza berezia egingo dugu. Lapurdiko makil joko eta kontra dantzen zuriaren disdira ederra, Bizkaiako dantzari dan-tzaren indarra, Gipuzkoako brokel eta uztai jokuen kolpesoinu erritmikoekin jarraitu, eta Nafarroako doinuez hornitutako etenik gabeko mugimendu eta figura anitzez osatutako dantza ikusgarriek beteko dute herriko plaza».

Azpeitian Dantzan honenbestez amaituko da. Aurrez, Itsasi taldea eta Jose Mari Orbegozok gidatutako areto dantzen ikuskizunaz goza-tzeko aukera izan da azken asteetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos