Borrar

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketa egingo dute zapatuan

10:00etatik 20:00etara bitartean herriko hainbat supermerkatutan izango dira Khamar taldeko kideak

DV

AZPEITIA.

Viernes, 12 de enero 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketa egingo dute zapatuan Euskal Herriko hainbat txokotan. Dagoeneko badira 9 urte horretan hasi zirela eta Azpeitiak ere bat egingo du ekimenarekin. Honela, Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko elkarteak ere egingo du bilketa herrian. Sanjuandegiko eta Juan XXXIII auzoko Eroski supermerkatuetan nahiz BMn izango dira boluntarioak janaria biltzen, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Arroza, makarroiak, lekaleak -lentejak, babak, garban-tzuak...-, azukrea, latako atuna eta konpresak jasoko dituzte.

Datorren astean herriko hiru ikastetxeetan ere egingo dute produktu horien bilketa. Horrez gain, ikastetxeetan, Gazte Informazio Bulegoan nahiz Soreasuko Elkargunean motxilak jasoko dituzte ondoren Saharako errefuxiatuen kanpamendu bateko eskolan banatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios