Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Behar Bidasoako kideak Elduaien zinegotziarekin. UDALA
Ruandan etxe duinak eraiki ditu Behar Bidasoa elkarteak Udalaren laguntzarekin

Ruandan etxe duinak eraiki ditu Behar Bidasoa elkarteak Udalaren laguntzarekin

Sábado, 23 de septiembre 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak Azpeitian izan berri dira eta Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako ba-tzordeburuarekin elkartu ere, Azpeitiko Udalak emandako diru laguntza eskertzeko eta beren proiek-tuaren nondik norakoak azaltzeko.

Behar Bidasoak hainbat proiektu ditu garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko. Azpeitiko Udalak 2009. urtetik Ruandan (Afrika) etxebizitza duinak eraikitzeko proiektura bideratu izan du garapen lankidetzarako duen laguntza zatia, beraiek urtero egin ohi den laguntza eskaeretara aurkeztuta.

Urtero, 10 etxebizitza eraikitzen dituzte Ruandan; horretarako urtero, Azpeitiko Udalak hiru edo lau etxe eraikitzeko laguntza bideratu izan du. 2016. urtean ere Behar Bidasoak hiru etxebizitza eraikitzeko dirua eskatu zuen, eta hori posible izateko 9.900 euro bideratu zituen Azpeitiko Udalak. Hala, dagoeneko, azken 8 urteotan 200dik gora etxe eraiki dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios