«Proiektu pila ditugu martxan kultura esparru zabalenean lantzeko»

Ekitaldi asko eta desberdinak antolatu ohi dituzte Kulturazekoek Sanagustin eta Soreasun.
/S.A.
Ekitaldi asko eta desberdinak antolatu ohi dituzte Kulturazekoek Sanagustin eta Soreasun. / S.A.

Sanagustin kulturgunea eta Soreasu antzokia kudeatzen ditu Kulturaz kooperatibak

ALEX SILVA AZPEITIA.

Kultur arloa da Kulturaz kooperatibako lan-arlo nagusia. «Uztailera arte 120 ekitaldi egin ditugu eta 27.3000 ikus-entzule izan ditugu, bolumen ikaragarria dugun estrukturarako eta 14.000 biztanleko herri batentzat», adierazten du Xabier Aranbarrik, kooperatiba sozialeko gerenteak, uztaileko datuak eskuartean dituelarik.

Hau da, aurten antolatu diren ekitaldietan 200 ikusle pasa izan dira eta gainera %60a herriko eragileen ekitaldiak izan dira. «Kopurua ikaragarria izan daiteke, baina kalitateari erreparatzen badiogu, ez dago inolako zalantzarik; kalitateak gora egin du nabarmen». Bertako kultur taldeek ere beraiek sorkuntzan kalitatezko obra garrantzitsuak egiten ari dira bertako azpiegiturak baliatuz, baita egun dagoen kultur eskaintza orokorraren kalitatea.

Garbi dago, Azpeitiko salak errespetua eta prestigioa irabazi dutela, izan ere, Aranbarrik dioenez, sor-tzaile eta artistek Azpeitian jotzea eskatzen dute. Programatzaileen zailtasun nagusia da egunerokotasunean sorreratik markatu nahi izan duten oreka mantentzea da. Oreka arlo guztietan, disziplina motetan (musika, dantza, arte eszenikoak, e.a.), euskal kulturaren sustapenean (%93an euskaraz eta euskal kulturakoak izan dira) eta salen arteko oreka (oraindik %25 Soreasu eta %75 Sanagustin dira), besteen artean.

Emaitzak garrantzitsuak dira eta Euskal Herriko sala askorekin alderatuta ere oso nota ona ateratzeko modukoak dira, baina gerenteari gehiago interesatzen zaio horren arrazoia. «Antolatutako ekitaldi guztien %85a gizarte eragileekin elkarlanean antolatutakoak dira, gehienetan beraien iniziatibatik sortuak. Gure kasa programatutakoak edota artisten eskariz etorritakoak %15a dira», beraz lan egiteko modua eta filosofia oso garbi lagatzen dute datu horiek.

Behar bada, lankidetza maila horrek lortzen du emaitza horrelako indartsua izatea eta herritarren inplikazio eta parte hartzea proiektuan.

Arlo desberdinak

Garbi dago kultura sustatzeko sortu zela kooperatiba, Kultur Mahaiak horrela erabakita. Beraz, pixkanaka sustapen horretarako tresnak, baliabideak eta bideak jorratzen joan behar izan dute. Esaterako, kultur kontsumoa bultzatzeko 2013an Kultur Bonoa sortu zuten, urte hasieran erosi eta urte osoan erabiltzeko.

Azken urteetan agortu egiten dira salmentan jarri eta egun gutxira. Urte berean jarri zen martxan sor-tzaile berriei eszena eskaintzeko Arkupean proiektua. Urtero 15 eta 20 ekitaldi egiten dira kulturguneko eszenatoki txiki horretan, mota guztietakoak, baina eszenatoki handiak «bertigoa» ematen dieten sortzaile horiekin.

Antzerkia da gure herrian errotutako kultur-adierazpidea, baina horren sustapena ezinbestekoa da, krisi garaian are gehiago. 2015ean hasi ziren Kulturazekoak antzerkirako sormen egonaldiekin, eta 2017an eskaera kopurua disparatu egin da.

Transmisioa

Hasitako lana denboran mantentzea oso garrantzitsua da. Proiektuek belaunaldiz belaunaldi pasatu behar dira, baloreak mantendu eta eguneko egoeretara egokitu. Hori izaten da kulturako zailtasun nagusia. Transmisioa da kultur talde guztien kezka.

Baina kezka ezin du bakarrik sor-tzaileengan egon, kontsumoan ere etorkizuneko ikusleak sortu behar dira. Kultur kontsumoa egingo duten ikus-entzuleak behar dira, kultur proiektuak martxan izateko. Horretarako bide desberdinak topatu dituzte kooperatiban. 'Zuzenekoak On' ikastetxeetako ikasle gazteek kultur produkzioetan inplikatzeko proiektua, 'Ni ere eszenan', era desberdinetako gabezi edo zailtasunak dituzten pertsonak programazioan eta kontsumoan kontuan hartzeko proiektua, eta 'Gizarteratzen' protokoloa martxan dituzte, esaterako. Azken hau helburu soziala duten ekitaldi eta ekintzak egin eta sustatzeko konpromisoa da bailarako gizarte eragile desberdinekin adostua.

Noski, Xabier Aranbarrik garbi du asko dutela «hobetzeko» eta dituzten estrukturak ere sendotu behar dituztela. «Kultura ez da bakarrik folklorea, lan egiteko modua edo harremanak», dena sartu daiteke kulturan Aranbarriren hitzetan.

Aipatutakoak ordea ez dira martxan dituzten bakarrak: bertako produktuak ostalaritza zerbi-tzuko protagonista bihurtzea nahi dituzte, azoka plaza berriarekin harremana nahi dute, tarteka Sanagustin dantzaleku bihurtzen dute saloiko dantza ikasleentzat, 150 trikitilari baino gehiago elkartzen dituen Trikigiro errepikatzeko asmoa dute, herriko eskaintza turistikoa aberasteko eraikinen historia jaso dituzten plakak jarriko dituzte aretoetan, tarteka egiten dituzte magia saioak... eta oraindik sortze fasean edota kontatu ezin diren beste asko.

Ezin ahaztu Dinamoa, Soreasuko gunean Kultur Mahaiak kooperatibarekin martxan jartzen ari den proiektu handia sormena eta sorkuntza tailerra eraikitzeko, noski.

Fotos

Vídeos