21 postu izango dira zapatuan Sanjuandegiko Azoka Herritik egitasmoan
«Txikitik eragitea da gure xedea, tokiko sorkuntza eta ekoizpenari bide eman, zentzuzko kontsumoa bultzatu, kaleetako bizitza soziala indartu eta auzolanaren zein elkarlanaren bidez herri justu eta bizi bat lantzea», honela azaldu dute antolatzaileek, etzi, zapatuan ospatuko den Azoka Herritik ekimenean dituzten asmoak azaltzeko. Urteroko hitzordua prestatu dute XJ Auzolanean taldeak eta Azoka Herritik egitasmoan biltzen diren herriko talde eta sektore ekonomiko ezberdinek, Udalaren laguntzarekin.
Berrikuntzak ere txertatu dituzte edizio berri honetan. Izan ere, Elikaguneko lagunak izango dira bertan. Kooperatiba moduan antolatu eta tokiko produktuak Azoka Plaza ereaberrituan urte osoan zehar eskainiko dituen dendak laster ikusiko du argia, eta proiektu hori azalduko dute sustatzaileek azokan. Horretaz gain, beraiek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
Baserritarrek -bertako eta garaiko barazkiak, gaztak, ogiak... eskainiko dituzte-, artisauek -arropak, txotxongiloak, karterak, belarritakoak, lepokoak... salduko dituzte-, herriko kooperazio taldeek beren proiektuak ezagutzera emango dituzte, Elkar-ekinek bigarren eskuko azoka jarriko du -liburuak, arropa, sukaldeko tresnak, altzariak eta antzeko produktuak... eskuratu ahal izango dira. 21 postu izango dira guztira.
10:00etatik 14:00etara bitarteko iraupena izango du azokak.
Lo + leído
Top 50
- 1
Numerosos peregrinos participan hoy en la XXV. Marcha de San Ignacio, de Donostia a Loiola
- 2
Azpeitia reduce el paro en un 23 % en un año
- 3
Azpeitia acogerá mañana la prestigiosa Klasika Gipuzkoa
- 4
Azpeitia llora la muerte de Iñigo Larrañaga
- 5
Oihana Orbegozo eta Alaitz Badiola Emakume Master Cup txapelketako finalean dira
- 1
El transporte del futuro llega a Donostia
- 2
Finalista de 'MasterChef' muere tras correr el Maratón de Londres
- 3
«Horrible, la gente estaba sangrando y el conductor atrapado»
- 4
Dos muertos y varios heridos graves al chocar un coche y un autobús con destino Donostia
- 5
Avicii: la oscuridad que se escondía en sus letras