'Petopetue' erakusketa zabalik gaurtik hilaren 19a arte

Ilustrazioetako bat./
Ilustrazioetako bat.

Olatz Aguado sortzaile azpeitiarraren eskutik, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan izango da ikusgai

DV AZPEITIA.

Udalak banatutako sorkuntza beketako bati esker Olatz Aguado sortzaile azpeitiarrak 'Petopetue' proiektua gauzatu du. Lanak ikusgai jarriko dira gaurtik hilaren 19a bitartean, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Astegunetan 10:00etatik 12:30era eta 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik erakusketa.

Azpeitian eta inguruan erabili ohi diren esapideekin egin ditu marrazkiak Olatz Aguadok eta horietaz gain, hainbat produktu ere kaleratu ditu. Proiektuaren helburua herrian-eta erabiltzen diren hitzei eta esaerei «balio erantsia» ematea da. Sortzaileak azaldu duenez, produktuak «bereizketarik» egin gabe kaleratu ditu, umeen-tzat zein helduentzat, neskentzat nahiz mutilentzat. Eskerrak eman dizkie «bidelagun» izan diren pertsona guztiei, «bereziki sormenean sinesten duzuenoi».

www.petopetue.eus webgunea aurki jarriko da martxan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos