Patxi Isasmendi xakelariak mailaz igo eta Absolutuan jokatuko du aurrerantzean

Patxi Isasmendi, pentsakor. /
Patxi Isasmendi, pentsakor.

Zapatuan jokatu zen Gipuzkoako Xake Txapelketaren bosgarren jardunaldia eta bigarren sailkatu zen Isasmendi

AZPEITIA.

Azpeitiko Xake Taldeko Patxi Isasmendi kidea mailaz igo da eta Absolutu mailan jokatuko du aurrerantzean. Izan ere, Azpeitian jokatutako Gipuzkoako Xake Txapelketaren bosgarren jardunaldian, bigarren sailkatzea lortu zuen Isasmendik. «Maila batean 15 jokalari edo gutxiago izanez gero, maila horretan bost jardunaldi izango ditu sariketak, hori dio xake araudiak eta txapelketako bigarren mailan egoera hori gertatu da», azaldu dute Azpeitiko Xake Taldetik. Gauzak horrela, bosgarren kanporaketaren ostean aurreneko hiru sailkatuak mailaz igo dira. Hiru horien artean dago Isasmendi.

Bestalde, taldekide den Eneko Alberdi mailaz igotzeko atarian gelditu da. Ezin izan zuen azken partida irabazi, eta Bigarren Mailako seigarren postuan amaitu du txapelketa. Xabier Altunak, berriz, azken partidan berdintzea lortu zuen eta hamaikagarren amaitu du sariketa.

Priya, Absolutuan

Absolutu zein Hirugarren Mailan aurrera jarraituko du txapelketak, 15 jokalari baino gehiago baitira. Beraz, ez dute txapelketa amaitu bi maila horietako jokalariek. Aitor Priya absolutu mailan ari da lehian eta galdu egin zuen Carlos Sanchez azkoitiarraren aurka pasa den zapatuan.

Maila guztiei dagokion sari banaketa azaroaren 25ean egingo da.

Fotos

Vídeos